Lehenengo batzarra 1984ko abenduaren 24an izan zen, gaur egungo Goitibehera tabernaren lokalean, orduan Jose Luis jatetxea zenean. Hamabost bat lagun elkartu ginen, eta lehenengo entrenamendua 1985eko errege egunean arratsaldeko lauretan egun genuen zero azpitik hamar graduko tenperaturarekin; egun hotza bene-benetan.
Talde moduan hamar urtetan ibili ginen, 1995 urtera arte. Mutrikuar eta ondarrutar asko ibili ziren taldean hamar urte horietan. Azken sei urteetan, Alberto Yurrita (Apitxin) izan zen presidente, Zubikarairen ostean.
Ia zazpi urtetan jolastu genduzen etxeko partiduak Zarauzko Asti zelaian, eta azkenengo denboraldian etxeko partiduak Ondabarro rugby zelai munizipalean jolastu ahal izan genduzen.
Gipuzkoako kopa irabazi gendun jubenil mailan, eta senior mailan ere azpitxapeldun geratu ginen 1995 urtean, txapeldun izan zen Donostiako Zuzenbidea taldearekin puntutan berdinduta.
Tamalez, urte horretan arazo asko izan genituen federazioarekin, lizentziak eta konpetizioak zirela eta, eta jendea gogo Gabe gelditu zen dinamika eta egoera hartan jarraitzeko. Hori dela eta, gogoa mehe, nahia ahul eta desmotibazio handi batean murgildu ginen.
Urte ederrak izan ziren baloi obalatua gure herriaren izena lau herrialdetara zabaltzeko erabili genuenekoak.